XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

munduko ekonomia zertan den

Nazioarteko ekonomiaren etorkizuna, 1980-rainokoa ilun ageri da hiru arrazoi hauengatik: - Krisis ondoan, mendebaleko erresumetan, sakonagoa egin da ekonomia ahulen eta indartsuen arteko liferentzia.

- Erresuma aurreratuenek, petrolioaren garestitzeak ekarri duen zama, besteen gainera jaurti ahal izan dute, hots, hirugarren mundura eta herrialde sozialistetara; haatik, politika hau boomerang bihur daiteke mendebalarentzat.

- Petrolioa garestitzeak eta ekonomien erorialdiak hauzi berriak eta emendatuak atera ditu argitara.

ERRAZ HAUSTEN DEN ABIADURA

OCDE osatzen duten erresumek, 1973-an, oraino egon diren gorena arkitzen ziren.

Krisisak, berarekin ekarri zuen erorialdia, hiru urte iraun du.

Hain zuzen,1976-ko udaberrian, berriro goreneko mailla saretara heldua zen OCDE-ko industrial produzioa.

Japon eta USA izan ziren, galdua berrirabazten lehen hasi zirenak.

Gero RFA, Frantzia, Holanda...

Laster irabazi nahi zuen mendebaleko ekonomiak, hiru urtetan galdua.

Baina, abiadura azkar ez zen iraunkorra.

Erorikoak zola jo bezin laster, goraka bizia hartu zuen berriro egitateak, baina muga hestuagoekin arkitu zen mendebaleko ekonomia, eta, beharrez, baldintza horietara moldatu behar.

Barneko merkatua, familietakoa nahiz lantegietako, ez zen zabala, eta berak esitzen zuen ekonomiaren hazkundea bide hertsietan.

Martxoan nabari zen, berriro, abiadura moteltzen hasia zela.

Familien kontsumoa, 1976-an, gelditu egin da.

Alde batetik, inflazioak lansari eta errenta guzien erosindarra moztu egin duelako; bestaldetik, berriz, familiek, lanezaren beldurrez, dirua aurreratzeari eman diotelako.

Enpresak inbersioak egitera ez dira ausartzen, eta ez da miresteko.

Izan ere, egoera ez da onena inbersio berrietan pentsatzeko: makinak geldirik eta kapitalaren errenta eskasa, ez dira, segurki, egokiera hobenak kapitalistak nahiz enpresak inbersioak egitera bultzatzeko.

Iragan urte honetan, Europako zenbait erresumetan, esaterako, Italian, Frantzian, Bretaina Handian, nazional diruen, hots, liraren, frankoaren eta libra esterlinaren ahuleria guziz nabarmen agertu da.

Erresuma hauek, kausa ekonomiko nahiz politikoegatik, diru ihesiaren erasoak jasan behar izan dituzte.

Eta, oraingoz, ez dago itxaropenik horien ekonomia laster azkartuko denik.

Aitzitik, Gobernuak ekonomiaren martxa mugatzera eta geldiaraztera etorri dira.

Hori besterik ez bait dira Barre-ren plana eta Italiako gobernuaren jokabidea.

Kinka honetan, beraz, ez da batere argiro agertzen heldu den, urtearen ekonomia-bizitza.

Ez, behintzat Europako zenbait erresumetan, batipat hegoaldean, dela Frantzian, dela Italian.

Bistan da, euskal ekonomiak ere bere ingurumariaren martxa berdina eraman besterik ez dadukala.

BORTITZAK ETA AHULAK

Krisisaldi honetan zer gertatu da, errentaren banaketarekin?

Lansariak zer nolako aldaketa egin duten galdetzen dugu, 1973-75 urteetan.

Gaurko arazo anitzen gakoa hemen datzala, ez dago esan beharrik.

Baina, lansarien irabazien erlazioa nola mugitzen den lehen mailako arazoa baldin bada erresuma baten barnerako, are garrantzi handiagoa du erlazio horrek nazioarteko ekonomiarentzat.

USA-n eta RFA-n lansariak, arras eztiago goratu dira, 1973-75 urteetan, Frantzian, Beljikan, G.B-n, eta Italian baino.

Lehen aipatu diran bi erresumetan, inflazioa baratua eta eztitua gelditu da.

Honela, meharturik zeuden irabazi marginak berriro zerbait hedatu dira eta inbersioak berriro abiatu dira, urte honetan, USA-n eta RFA-n.

Europako beste erresumetan, aldiz, prezio-lansarien lasterketak, alde batetik, eta produzioa gutitzeak, bestetik, zera ekarri du: lansari kostuak altxatzea eta enpresen finantzak funditzea.

Beraz, 1976 urtean, oro har, frantses, ingles eta italiano empresen dirutzak arras zirpilduago gelditu dira amerikano eta alemanenak baino.

Indiari, petrolioa garestizeak ondamendia ekarri dio.

Yamani Chekh-a.